Turismo Bulegoa zabalik egonen da uztaila eta abuztuan

Irune eta Itsaso 2014ko uztailaren 10a

Miren Bizente izanen da arduraduna

Aurtengo udan Miren Bizente izanen da turismo bulegoko arduraduna eta uztailaren 1etik abuztuaren 13ra eta abuztuaren 20tik abuztuaren 29ra ondoko ordutegian egonen da zabalik: Astelehenetan 10:00etatik 13:30­era; asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30­era eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan berriz, 10:30etik 13:00etara. Abuztuaren 14tik 19ra ordutegi desberdina izanen da he­rriko bestak direla medio. Hau izanen da ordutegia: Abuztuak 14, 17:00etatik 19:00tara, abuztuak 16, 10:30etik 13:00etara, abuztuak 17, 10:30etik 13:00etara eta abuztuak 19, 17:00etatik 19:00etara. Abuztuaren 15 eta 18an turismo bulegoa itxita egonen da. Herriko bisita gidatua asteartetik ortziralera arratsaldeko 19:00etan izanen da eta asteburuetan 13:00e­tan. 3 euroko prezioa izanen du pertsonako. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun