RockBand izenburupean, kontzertu bikaina eskaini zuen ekainaren 20an Musika Bandak. Txartelen salmentak ikusita Eskol-Ttikiren gibeleko aldea tokiz eskas geldituko zela eta, azkenean frontoiaren gibeleko aparkalekuan eskaini zuten ANFASen aldeko emanaldia eta mila lagun baino gehiago sartu ziren aditzera. Musika bandak hainbat kolaborazio izan zituen emanaldian. Erraterako, Kankako Jabier Fagoagak Barricadako El Drogasena egin zuen edo Vicente Apeztegiak Nino Bravorena, Estitxu Pinatxo eta Ainara Roda ere aritu ziren kantari eta ANFASeko langile, laguntzaile, guraso eta neska-mutilak ere, kantura eta dantza atera ziren. Izan ziren Europeko kantariarena edo Queeneko Fredy Mercuryrena, AC/DCko Brian Johnsonena eta bertze hainbat kantariren paperean ere bikain aritu zirenak. Musikarien artean, bandakoekin batera gitarra eta baxua jotzen aritu ziren Beñardo Iantzi, Joseba San Sebastian eta bertze batzuk.