Biziberrituz Euskara eguna ospatu dute aurten ere San Juan bezperan. Euskara Batzordeak Guk euskaraz… zuk zergatik ez? goiburupean, hainbat ekitaldi antolatu zituen. Neska-mutikoek lelo hori zioen murala margotu zuten Antoiuko parkean eta gero Euskararen fruitu goxoak jokoan aritu ziren gurasoekin plazan. Bertso Eskolak, Abesbatzak eta trikitixa eskolak parte hartu zuten plazako ekitaldian. Gurasoen ordezkari, Begoña Gonzalez eta Arrate Egia, Irain eta Tantirumairu Guraso Elkartekoek piztu zuten sua.