Berako Udalak Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa antolatu du EHUrekin elkarlanean

Ttipi-Ttapa 2014ko uztailaren 10a

Uztailaren 24an izanen da Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan

Uztailaren 24an izanen da Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Julio Caro Baroja etnografoa eta antropologoa jaio zela 100 urte betetzen diren honetan, bere ekarpena eta lana ezagutzeko asmoz antolatu dute ikastaroa. Goizeko saioa Donostiako Miramar Jauregian eginen da eta arratsaldekoa Beran.

Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa antolatu du datorren uztailaren 24rako, Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Ikastaroa dohainik izanen da.

Julio Caro Baroja etnografoa eta antropologoa jaio zela 100 urte bete­tzen diren honetan, egun bateko ikastaroa antolatu da, bere ekarpena eta lana ezagutzeko asmoz. Goizeko saioan, Julio Caro Barojak euskal etnografia eta antropologiari egin zion ekarpena, eta gaur egun ekarpen hori zertan den aztertuko da Miramar Jauregian. Arratsaldeko saioa, berriz, Beran eginen da, Caro Barojaren lanaren ardatzetako bat izan zen tokian, eta Itzea, familiaren bizitokiaren inguruan.
 

Egitaraua

09:00etan Dokumentazio banaketa
09:15ean Julio Caro Baroja: Gizona, zientifikoa, euskalduna, Jose Antonio Azpiazu Elorza historialarekin.
10:00ean Etenaldia
10:15ean Julio Caro Barojaren ekarpena euskal antropologian, Jokin Apalategi Begiristainekin (EHUko Donostiako Psikologia Fakultatekoa).
11:00etan Etenaldia
11:15ean Julio Caro Barojaren ekarpena euskal antropologiaren garapenean, Aitzpea Leizaola Egañarekin (EHUko Donostiako Psikologia Fakultatekoa).
12:00etan Etenaldia
12:30ean Mahai­-ingurua: Julio Caro Baroja pertsona eta bere lana gogora ekarriz.
15:30ean Arra saldeko ekitaldia Beran.  Ikasleak autobusez joanen dira Berara. Eta  ibilbide antzeztu bat izanen da Berako karriketan barna, Julio Caro Barojaren lanari errepasoa eginez, herriko musikari, antzerkilari eta dan­tzariez lagundurik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun