Enaitz Gara taldearen ekimenez, Berako merkatarien laguntzarekin osatutako hamar saskiren zozketa egitekoa zen Berako Enaitzen alde, baina saria eskuratzeko hilabeteko epea pasatu ondotik, berriz egin dute zozketa, hiru sari ez direlako oraindik atera.
11.033 (Iturenen saldua), 3.843 (Berako Botxo ostatuan saldua) eta 6.589 (Arizkungo Julenek saldua) dira zenbaki sarituak. Jabeek hilabeteko epea izanen dute aurkezteko, 637 920545 (Nagore) telefonora deituta.