Sanferminetako ekitaldiek aitzinera segitzen dute. Igande eguerdian bota zuten txupinazoarekin hasi ziren ofizialki Lesakan bestak (Ikusi txupinazo eguneko argazkiak.) nahiz eta ortziraletik ekitaldiak izan. Atzo San Fermin Eguna, egun haundia izan zuten Lesakan (ikusi San Fermin eguneko argazkiak) eta euriak ere ez zituen galdu nahi izan ekitaldiak. Gaur, berriz, Peñen Egunarekin bestarako hitzordua egina dute lesakarrek.
10:00etan hasiko da Peñen danborrada Pasaia txarangarekin. 12:00etan haurrentzako entzierroa izanen da Ote karrika eta Plaza Zaharrean eta 12:00etan betizuak aterako dira Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin. 16:30ean haurrentzako ikuskizuna izanen da Plaza Zaharrean eta 18:00etan Peñetako kideak bildu eta jaitsiera eginen dute txarangaren doinuek lagunduta. 21:00etatik aitzinera Trikidantz taldearekin dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.
Uztailaren 9a, asteazkena, Haurren Eguna
10:30 Haur eta gurasoen danborrada Pasaia Txarangak lagunduta.
11:30 Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra.
Goiz-arratsaldez Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
12:00 Betizuak Plaza Zaharrean Pasaia txarangarekin.
18:00 Esku pilota partida profesionalak frontoian.
Arratsaldez Pasaia txaranga karriketan.
Ilunabarrean Batu-bertso poteoa eta gazte afaria txozna eremuan
(Txozna Batzordeak antolatuak).
00:30etik aitzinera Los Zopilotes Txirriaus taldea Plaza Zaharrean.
Uztailaren 10a, ortzeguna, Bikoteen Eguna
11:30 Haurrentzako entzierroa Eltzeta plaza - Plaza Zaharra.
11:30 Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Andra Mari Zahar Etxeko lorategian (San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua).
12:00 Betizuak Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin.
12:00 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.
14:00 Herri bazkaria Eltzeta karrikan.
18:00 Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Plaza Zaharrean.
20:00 Txakaindik jeitsiera Zortziko doinuarekin.
Gauez Joxe Mendizabalekin musika Plaza Zaharrean.
03:30 Jai-hilak Pasaia txarangarekin.