Rafael Eneterreagak eta Udalbiltzako hautetsiek bota dute Lesakako sanferminei hasiera eman dien txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2014ko uztailaren 7a

Txupinazoa botatzeko ekitaldian parte hartu dutenak.

San Fermin Eguna izaki, gaur egun haundia dute Lesakan

Asteburuko jendetzaren eta atzoko hasiera ofizialaren ondotik, gaur San Fermin Eguna, egun haundia dute Lesakan. Ezpatadantzarien goizeko meza isilaren ondotik, Meza Nagusia izanen da eta prozesioa ere eginen dute. Segidan, ezpatadantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute Onin errekaren bi aldeetan. Arratsaldean, Bezperak, ezpatadantzarien dantzak eta bertso jaialdia izanen dira. Eguna akitzeko, Trakets taldearekin dantzaldia izanen da. Ikusi txupinazo eguneko argazkiak.

Sanferminetako ekitaldiak ortziralean hasi baziren ere, igande eguerdian Lesakako Herriko Etxetik botatako txupinazoa izan zen bestei hasiera ofiziala eman ziena. Txupinazoa botatzeko ardura ez zuen pertsona edo talde bakarrak izan. Izan ere, alde batetik, Rafael Eneterreaga lesakarrak bota zuen, Udalak Lesakaren alde egindako guztia eskertzeko proposamena onartu ondotik, eta bertzetik Udalbiltzako presidenteak eta zazpi herrialdeetako udal ordezkariek ere bota zuten, tartean, Peio Etxabide Lesakako alkateak. Erraldoi konpartsa berriaren aurkezpena ere egin zuten atzo eguerdian. Mikel Iriarte, German Deskarga, Pitxurri Biurrarena, Egoitz Telletxea eta Aritz Telletxeak dantzatuko dituzte erraldoiak eta Ladix Satrustegi, Ladix Caballero, Xabi Maritxalar, Mikel Leiza eta Gaizka Sarasola ariko dira gaita jotzen. Txupinazoaren ondotik, trikitilari, txistulari eta akordeoilarien taldeak karrikaz-karrika ibili ziren eta akordeoilariek, euren aldetik, Rafael Sanjurjo eta Jabier Mitxelenari, aurten hildako soinulariei, omenaldia eskaini nahi izan zieten lore-sorta bana emanez familiakoei. Ikusi txupinazo eguneko argazkiak.

Asteburuko jendetzaren eta atzoko hasiera ofizialaren ondotik, gaur San Fermin Eguna, egun haundia dute Lesakan.

Ezpatadantzarien goizeko meza isilaren ondotik, 10:30ean Meza Nagusia izanen da eta prozesioa ere eginen dute Lesakan. Segidan, ezpatadantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute Onin errekaren bi aldeetan eta Plaza Zaharrean ere ariko dira dantzan. 18:00etan bezperak izanen dira eta Lesakako Abesbatzak kantatuko du eta ondotik, ezpatadantzarien taldeak mutildantza, neskadantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean. 19:30 aldera bertso jaialdia izanen da Plaza Zaharrean eta 21:00etan berendu afaria Arranon. Eguna borobiltzeko, gauez Trakets taldeak dantzaldia eskainiko du.

Uztailaren 8a, asteartea, Peñen Eguna
09:00    Peñen gosaria
10:00    Peñen danborrada, Pasaia Txarangarekin,
12:00    Haurrentzako entzierroa Ote karrika - Plaza Zaharra.
12:00    Betizuak Plaza Zaharrean Pasaia txarangarekin.
16:30    Haurrentzako ikuskizuna Plaza Zaharrean.
18:00    Peñen kontzentrazioa peñen jeitsierarako, Pasaia txarangarekin.
21:00etatik aitzinera Trikidantz taldearekin dantzaldia Plaza Zaharrean.

Uztailaren 9a, asteazkena, Haurren Eguna
10:30    Haur eta gurasoen danborrada Pasaia Txarangak lagunduta.
11:30    Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra.
Goiz-arratsaldez Haur ikuskizunak ­Eltzeta plazan.
12:00    Betizuak Plaza Zaharrean ­Pasaia txarangarekin.
18:00    Esku pilota partida ­profesionalak frontoian.
Arratsaldez Pasaia txaranga karriketan.
Ilunabarrean Batu-bertso poteoa eta gazte afaria txozna­ eremuan
                 (Txozna Batzordeak antolatuak).
00:30etik aitzinera Los Zopilotes Txi­rriaus taldea Plaza Zaharrean.

Uztailaren 10a, ortzeguna, Bikoteen Eguna
11:30    Haurrentzako entzierroa Eltzeta plaza - Plaza Zaharra.
11:30    Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Andra Mari Zahar Etxeko lora­tegian (San Fermin Jubilatu eta Pentsionis­ten ­Elkarteak antolatua).
12:00    Betizuak Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin.
12:00    Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.
14:00    Herri bazkaria Eltzeta karrikan.
18:00    Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Plaza ­Zaharrean.
20:00    Txakaindik jeitsiera Zortziko doinuarekin.
Gauez    Joxe Mendizabalekin musika Plaza Zaharrean.
03:30    Jai-hilak Pasaia txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun