Bestabusa martxan izanen da Lesakako Sanferminetan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 4a

Asteburuan eskainiko du zerbitzua 5 euroren truke

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekimenez, Bestabusa zerbitzua izanen da bortz herrietako bestetan. Lehen zerbitzuak Lesakako Sanferminetako asteburuan eskainiko ditu. Uztailaren 4 eta 5ean, ortziral eta larunbatean ibiliko da autobusa eta joan-etorriko prezioa 5 eurokoa da.

Lesakara joateko, Arantzatik 21:45ean abiatuko da lehen autobusa eta 23:30ean bigarrena; Igantzitik 22:00etan eta 23:45ean; Etxalartik 22:15ean eta 00:00etan; eta Beratik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan.

Itzulerakoak Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira, 03:30ean eta 06:30ean Etxalar, Igantzi eta Arantzara joateko eta 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan Berara.

Bortzirietako gainontzeko herrietako bestetan ere izanen da Bestabusa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun