Ortziraletik hasiko dira Lesakako Sanferminetako ospakizunak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 3a

Bezperan, bere ohiko saioa eskainiko du Tantirumairu euskal folklore taldeak. Artxiboko argazkia

Txupinazoa igande eguerdian botako du Rafael Eneterreagak

Igande eguerdian Herriko Etxetik Rafael Eneterreagak botako duen txupinazoarekin hasiko dira ofizialki Lesakako Sanfermin bestak, baina aitzinetik, ortziral eta larunbatean ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Txozna Batzordeak, ostatuen laguntzarekin. Jendetza espero dute aurten ere bi egunotarako Lesakan.

Igande eguerdian Herriko Etxetik Rafael Eneterreagak botako duen txupinazoarekin hasiko dira ofizialki Lesakako Sanfermin bestak, baina aitzinetik, ortziral eta larunbatean ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Txozna Batzordeak, ostatuen laguntzarekin. Jendetza espero dute aurten ere bi egunotarako Lesakan.

 

Uztailaren 4a, ortzirala

Txozna Batzordeak ostatuen laguntzarekin antolatua

18:00 Txoznen irekiera, txupinazoa.

Ondotik, Euskal preso eta iheslarien aldeko brindisa.

19:00 Euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa.

19:45 Giza proba plazan.

20:30 Gazte aldarrikapen poteoa, Skandalue elektrotxarangarekin.

23:00 Kontzertuak plazan: Gose eta Revolutionary Brothers taldeekin.


Uztailaren 5a, larunbata

17:30 Trikitixa Txapelketa Plaza Zaharrean.

20:00 Gazteen manifestazioa (Txozna Batzordeak antolatua).

23:00 Kontzertuak plazan: Dolce & Tangana eta Sarkor taldeekin (Txozna Batzordeak ­ostatuen laguntzarekin antolatuak).


Uztailaren 6a, igandea

Bezpera 12:00 Herriko Etxetik altxaferoa. Ordu berean txistulariak, soinu­lariak, trikitilariak eta haur ttikien danborrada karriketan barna.

12:00 Ezkil jotzea.

17:30 Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia frontoian.

20:00 Danborrada nagusia erraldoi, buruhaundi, danbor-jole, soinulari eta Lesakako Bandarekin.

22:00 Kontzertuak txozna eremuan Aske, Urban 13 eta Kalera! taldeekin (Txozna Ba­tzordeak ostatuen laguntzarekin antolatuak).

00:00 Iratzar taldearekin dantzaldia Plaza Zaharrean.


Uztailaren 7a, astelehena

San Fermin eguna

08:30 Ezpatadantzarien meza isila.

10:30 Udalbatza bertze agintari, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, Herriko Etxetik elizara joanen da, Meza Nagusira. Ondotik, Prozesioa eta Onin erreka­ren bi aldeetan Zubigainekoa dantza. Berehala, ­ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean.

18:00 Bezperak. Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Ondotik, Ezpatadantzarien taldeak mutildantza, neskadantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.

19:30 Bertso jaialdia Plaza Zaharrean (Arrano Elkarteak antolatua).

21:00 Berendu afaria Arranon (Ezker Abertzaleak antolatua).

Gauez Trakets taldearekin dantzaldia Plaza Zaharrean.


Uztailaren 8a, asteartea

Peñen Eguna

09:00 Peñen gosaria.  

10:00 Peñen danborrada, Pasaia Txarangarekin.

12:00 Haurrentzako entzierroa Ote karrika - Plaza Zaharra.

12:00 Betizuak Plaza Zaharrean Pasaia txarangarekin.

16:30 Haurrentzako ikuskizuna Plaza Zaharrean.

18:00 Peñen kontzentrazioa peñen jeitsierarako, Pasaia txarangarekin.

21:00etatik aitzinera Trikidantz taldearekin dantzaldia Plaza Zaharrean.


Uztailaren 9a, asteazkena

Haurren Eguna

10:30 Haur eta gurasoen danborrada Pasaia Txarangak lagunduta.

11:30 Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra. Goiz-arratsaldez Haur ikuskizunak ­Eltzeta plazan.

12:00 Betizuak Plaza Zaharrean ­Pasaia txarangarekin.

18:00 Esku pilota partida ­profesionalak frontoian.

Arratsaldez Pasaia txaranga karriketan. Ilunabarrean Batu-bertso poteoa eta gazte afaria txozna­ eremuan (Txozna Batzordeak antolatuak).

00:30etik aitzinera Los Zopilotes Txirriaus taldea Plaza Zaharrean.


Uztailaren 10a, ortzeguna

Bikoteen Eguna

11:30 Haurrentzako entzierroa Eltzeta plaza - Plaza Zaharra.

11:30 Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Andra Mari Zahar Etxeko lorategian (San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua).

12:00 Betizuak Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin.

12:00 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.

14:00 Herri bazkaria Eltzeta karrikan.

18:00 Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Plaza ­Zaharrean.

20:00 Txakaindik jeitsiera Zortziko doinuarekin.

Gauez Joxe Mendizabalekin musika Plaza Zaharrean.

03:30 Jai-hilak Pasaia txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun