Larraburua jubilatu elkarteak antolatuta etorriko da Erramun Martikorena kantari haundia Etxalarrera. Hasteko, 12:30ean elizan kantaldia eskainiko du Joxeanjel akordeoilariaren laguntzarekin. Sarrera dohainik izanen da baina borondatea eskertuko dute.
Ondotik, 14:30ean kantu bazkaria izanen da Erramunekin Larraburuan. Uztailaren 6an akitzekoa zen izena emateko epea. Aipatu lehentasuna bazkideei ematekoa zitzaiela.