Kirol jardueren teknikari ikastaroa eskainiko dute Lesakako kiroldegian

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

16 eta 25 urte arteko ikasle eta langabetuei zuzendua

16 eta 25 urteko eskualdeko langabetuei zuzenduta, kirol jardueren teknikari ikastaroa eskainiko dute Lesakako kiroldegian, Nafa­rroako Enplegu Zerbi­tzuaren Formakuntza Planaren baitan, Urdi Formakuntza eskolaren eskutik. 300 orduko ikastaroa doan izanen da, abuztuaren 11tik azaroaren 3ra, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:30era.
 
Ikastaroan parte hartzen dutenek, Europan eskatuko den Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute, ‘Taldeko egokitzapen fisikoa musika sostenguarekin’ arloan. Bertzeak bertze, kiroldegietan aritzeko, edo spinning, aerobik edo fitness ikastaroak emateko beha­rrezkoa izanen da ziurtagiri hau. Beraz, 16 eta 25 urte arteko ikasle edo langabetuendako lan aukera izan daiteke.
 
Izen ematea uztail erdira arte egiten ahal da, Doneztebeko Enplegu Bulegoan edo Urdi Formakuntza Eskolan (948 101 625 telefonoan edo escuelaformaci@urdisl. com helbide elek­tro­nikoan) eta hogei lagunendako lekua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun