Ikusita Jubilotekak izan duen harrera ona, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, zerbitzua zabaltzea erabaki du. Honela, Beran orain arte udan etenaldia egiten zuen zerbitzua aurten uztailean ere eskainiko da. Gainera, Lesakan, irailetik aitzinera zerbitzua eskainiko dute, astearte eta ortzegunetan.
Zehazki, Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra aretoan eskainiko da 10:00etatik 13:00etara irailaren 2tik aitzinera. Hileroko kuota 20 eurokoa izanen da eta izen emateko edo informazioa jasotzeko 948 635036 telefonora deitu edo ssb@lesaka.net helbide elektronikora idatzi behar da.
Mankomunitatearekin batera, Osasun Zentroak antolatzen du zerbitzu hau eta Beran bezala, alderdi fisikoa, alderdi kognitiboa eta alderdi soziala eta ludikoa landuko dituzte Lesakan ere.
Horrela Jubiloteka zerbitzua, Bortzirietan egunero eskainiko da 2014-15 ikasturtean: Beran astelehen, asteazken eta ortziraletan eta Lesakan astearte eta ortzegunetan.