Aranztarren esku(h)artzea

Nerea ALTZURI 2014ko ekainaren 26a

Jose Ramon Amoros eta Igor Ugalde

Joan den ekainaren 8an, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean dozenaka aranztar izan ginen. Ia bi autobus bete ziren herritik, eta eskualdeko bertze lagunekin batera, Itza herri inguruko errepide bazterrak ederki bete ziren. 08:30ean abiatu eta batzuk bazkalordurako etxera itzuli ziren. Bertze ba­tzuk, berriz, Iruñeko bestan parte hartu zuten eta afalordurako etxeranzko bidea hartu zuten. Eguraldi eguzkitsua lagun egun paregabea izan zen, efemeridetan apuntatzeko modukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun