Barnetegiak Aterpean

Nerea ALTZURI 2014ko ekainaren 26a

Uda ailegatu orduko, AEK-ko barnetegiak izaten dira. Arantzako Aterpean, guzia prest dago uztaila eta abuztuan barnetegiak hartzeko. Uztailaren 7tik aitzinera, lau barnetegi izanen dira, lau hamabortzalditan banatuta. Aterpean ostatu hartuko badu­te ere, eskoletako geletan alde teorikoa jorratuko dute; herriko ostatuetan hameketako eta tragoxkak; herriko dendetan erosketak; eta azken finean herritarrekin hartuemanean, herri­ko hain­bat ohitura eta zeregin ikusi eta ikasteko aukera izanen dute. Bidenabar, klaseetako alde teorikoa praktikara eramanen dute euskaraz solastuz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun