Puntu Lila jarriko dute aurten ere Lesakako Sanferminetan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Emakumeen aurkako indarkeria kasuak saihesteko kontzientziazio kanpaina egiteko eta horietakoren bat gertatu balitz salatzeko eta informazio zuzena eskaintzeko lila puntua jarriko du bigarren urtez Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Berdintasun Alorraren bidez, Lesakako Sanferminetako asteburuan, ortziralean eta larunbatean.
 
Berrikuntza moduan, droga eta sexualitateari buruzko informazioa ere emanen dute sanferminetako stand-ean. Mankomunitatearen asmoa, or­tziralean drogen azterketarako furgoneta bat jartzea da, eta drogen arriskuen inguruko informazioa ematea.  Sexualitateari dagokionez, babesik gabeko sexu harremanen arriskuaz informatuko dute eta horretarako diptikoak eta kondoi­ak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun