Nafarroako kenpokai txapelketa

Irune eta Itsaso 2014ko ekainaren 26a

Amaia Zelaieta

Maiatzaren 24an Beran egin zen Nafarroako kenpokai txapelketa eta hainbat herritarrek parte hartu zuten, bakoitza bere kategorian: Eider Indaburu, Aimar Aginagalde, Enaut Iturbide, Miren Olaetxea, Martxel Amunarriz, Mikel Iturria, Unai Arburua, Mikel Indaburu eta Niko Garcia. Mikel Iturria txapeldun izan zen 8 urtekoen kata eta kobudo modalitatean. Unai Arburua ere txapeldun izan zen 10 urtekoen kobudo eta kumite modalitatean. Honez gain bigarren postua lortu zuen kata-n. Niko Garcia ere fin aritu zen, kata-n hirugarren postua, kobudon bigarren postua eta kumiten ere bigarren postua lortuz. Mikel Indaburuk 12 urtekoetan bigarren postua eskuratu zuen kobudon eta kumiten. 18 urtetik gorakoetan Miren Olaetxea txapeldun izan zen Goshin-en; eta bigarren postuak lortu zituen kata, kobudo eta kumite modalitateetan. Zorionak denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun