Erramun Martikorena ezaguna herrian kantari

Irune eta Itsaso 2014ko ekainaren 26a

Uztailaren 13an bi emanaldi eskainiko ditu elizan

Larraburua jubilatu elkarteak antolatuta, Erra­mun Martikorenaren kantaldia izanen da Joxeanjel akordeoilariak lagunduta uztailaren 13an, eguerdiko 12:30ean elizan. Dohainik izanen da (borondatea eskertuko da). Ondotik, 14:30ean kantu bazkaria izanen da Erra­munekin Larraburuan. Lehentasuna bazkideek izanen dute, baina lekua gelditzen bada, bazkide ez direnek ere bazkarira joateko aukera izanen dute 25 euroren truke. Izena emateko uztailaren 6a arteko epea dago Xoraxuriko bordara deituz (948635081).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun