Ekainaren 7ko Beti Gazte Egunaren baitan, jokalari erregularrenei sariak eman zitzaizkien. Rakel Lasaga (neskak), Aimar Otxoteko (infantilak), Urki Txoperena (kadeteak), Gorka Sanjurjo (jubenilak) eta Unai Gurrutxaga (nagusiak) izan ziren saridunak eta Ander Olaizolak Abreu saria jaso zuen.
Bertze aldetik, datorren denboraldirako nesken taldea ateratzeko asmoa du Beti Gaztek. Hortaz, 16 urtetik goitiko neskei futbol taldean apuntatzera animatu nahi die klubak. «Esperientzia polita da eta kirola egiteko aitzaki ederra» diote. Interesatuek 680 770682 telefonora deitu behar dute (Mikel).