Ignacio Amelivia nagusitu da Margoketa lehiaketan

Aitor AROTZENA 2014ko ekainaren 26a

21 margolari helduk eta 20 haurrek parte hartu zuten

Elias Garralda zenaren omenez Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta Zerbitzuen Elkartearen laguntzaz bigarren urtez antolatutako margoketa azkarreko lehiaketa egin zen ekainaren 8an. 21 margolarik parte hartu zuten helduen lehiaketan eta bertze 20 haur ere karrikaz karrika hedatu ziren, beraien margolanak egiteko.
 
Umeen artean, LHko 1. eta 2. mailako ikasleen artean, lehen saria Naiara Ubiriarentzat izan zen eta bigarrena Fermin Bertizentzat. LHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean, lehen saria Anne Pascualek eskuratu zuen eta bigarrena Asier Tabernak. LHko 5. eta 6. mailakoen artean sari bakarra eman zen, Garazi Migeltorenaren­tzat.
 
Helduen artean, be­rriz, 500 euroko lehen saria Logroñoko Jose Ignacio Ameliviak eskuratu zuen. Bigarren saria, Eibarko Esteban Orozek. Ermuako Jon Idigorasek ere 100 euroko akzesita eskuratu zuen, bere koadroaren kalitatearengatik. Herri­ko margolariek egindako margolan onenari emandako 150 euroko saria Raquel Arlegiren­tzat izan zen.
 
Epaimahaia herriko hiru margolarik osatu zuten, Juan Carlos Pikabea, Santiago Jorge eta Javier Igoak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun