Ikasketa bukaerako orlak banatu ditu Toki Ona Institutuak

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Utzitako argazkia.

Toki Ona Institutuak Ekitaldi Akademiko berezi bat antolatu zuen ekainaren 13an, ikasketak bukatu dituzten ikasleei orlak banatzeko. Ekitaldiko protagonistak Lanbide Heziketako 20 ikasle eta batxilergoko 48 ikasle izan ziren. Ekitaldia Kultur etxean ospatu zen, bertan ikasleak gurasoak, irakasleak, Institutuko langileak eta Bortzirietako Udaletxeetako ordezkari batzuk bildu ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun