Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko urte osoan eginen diren ekitaldien baitan Txistularien Topaketa ospatu zen ekainaren 15ean, Mugarik Gabeko Txuntxuneroen eskutik. Txistulariek aktuazioa ere egin zuten Itzean. Bertan, harrera egin zieten txistulariei Pio Caro Baroja eta Josefina Jauregialzo senar-emazteek eta hauen alabak, Carmen Caro Jauregialzok. Udalaren izenean, Marisol Taberna alkatearen eskutik, Josu Goiaren Urtzi Thorren Begia izeneko eskultura jaso zuten Caro Barojatarrek. Guztira 75 bat txistulari bildu ziren.