Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako zortzigarren mikroipuin lehiaketako sariak banatu zituzten Berako Labiaga Ikastolan. D ereduko saridunen artean, baziren Bortzirietako ikasleak ere.
Erraterako, Lehen Hezkuntzako lehen saria, Berako Labiaga ikastolako 6. Mailako Urko Telletxea Etxandik (argazkian) eskuratu zuen Izua lanarekin. Ohorezko aipamenak izan zituzten Lesakako Tantirumairu ikastolako 5. mailako Ainara Etxeberria Terrerosek, Gaua ipurtargientzat lanarekin eta Iratxe Muxika Karrionek Sardexka baten bizitza lanarengatik.