Datuak eguneratu beharko dituzte Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko kideek

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 2a

Abuztuaren 31 baino lehen egin behar dute nahitanahiez

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko bazkideek elkartearen egoitzatik pasatu beharko dute abuztuaren 31 baino lehen, Datuen Babeserako Legeak agintzen duenaren arabera, beraien datuak eguneratzeko.

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko bazkideek elkartearen egoitzatik pasatu beharko dute abuztuaren 31 baino lehen, Datuen Babeserako Legeak agintzen duenaren arabera, beraien datuak eguneratzeko.

Nortasun Agiria eta elkartera sarbidea ematen duen txartela eraman beharko dute eta tramite hau betetzea nahitaezkoa dela gogorarazi dute. Beraz, abuztuaren 31rako tramitea egin ez duen bazkideak ez du elkartera sartzerik izanen eta horretaz gain, kotoko txartelarik izanen ez duenez, ez du ehiza egiterik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun