Haurrek hartuko dute gaur protagonismoa Lesakako sanferminetan

Ttipi-Ttapa 2014ko uztailaren 9a

Atzo Peñen Eguna izan zuten Lesakan eta goizean danborrak astintzen aritu ziren. Rafael Eneterreaga.

Arratsaldean esku pilota partida profesionalak jokatuko dira frontoian

Peñen Eguna izan zuten atzo lesakarrek eta giro ederrean pasatu zuten eguna (ikusi argazkiak). Gaur, berriz, goizean haur eta gurasoen danborradaz gain, haurrentzako entzierroa izanen da eta goiz-arratsaldez haurrentzako ikuskizunak ere izanen dira Eltzeta plazan. Gainerakoan, 12:00etan betizuak izanen dira eta 18:00etan esku pilota partida profesionalak. Ilunabarrean batu-bertso poteoa eta gazte afaria antolatu dituzte Txozna Batzordekoek eta gauean Los Zopilotes Txirraus taldea ariko da Plaza Zaharrean.

Peñen Eguna izan zuten atzo lesakarrek eta giro ederrean pasatu zuten eguna (ikusi argazkiak). Sanferminetako ekitaldiek aitzinera segitzen dute eta gaur, berriz, Haurren Eguna izanen dute. Goizean haur eta gurasoen danborradaz gain, haurrentzako entzierroa izanen da eta goiz-arratsaldez haurrentzako ikuskizunak ere izanen dira Eltzeta plazan. Gainerakoan, 12:00etan betizuak izanen dira eta 18:00etan esku pilota partida profesionalak. Ilunabarrean batu-bertso poteoa eta gazte afaria antolatu dituzte Txozna Batzordekoek eta gauean Los Zopilotes Txirraus taldea ariko da Plaza Zaharrean.

Uztailaren 10a, ortzeguna, Bikoteen Eguna
11:30    Haurrentzako entzierroa Eltzeta plaza - Plaza Zaharra.
11:30    Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Andra Mari Zahar Etxeko lora­tegian (San Fermin Jubilatu eta Pentsionis­ten ­Elkarteak antolatua).
12:00    Betizuak Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin.
12:00    Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.
14:00    Herri bazkaria Eltzeta karrikan.
18:00    Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Plaza ­Zaharrean.
20:00    Txakaindik jeitsiera Zortziko doinuarekin.
Gauez    Joxe Mendizabalekin musika Plaza Zaharrean.
03:30    Jai-hilak Pasaia txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun