Ohikoa denez, Sanferminen aitzineko asteburuan ikasturte bukaerako jaialdia eskaini du Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak. Taldearen izenean entrenatzen eta jokatzen ari diren 35 bat neska-mutiko bildu ziren ekainaren 28an, larunbat arratsaldean udal pilotalekuan eta hainbat partida eskaini zituzten.
Ikasturtean zehar, Bortzirietako eskuz banakako eta binakako pilota txapelketaz gain, bertze hainbat txapelketetan parte hartu dute Arkupeko pilotariek. Errate baterako, Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren finalean ariko dira Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lehengusuak Berako taldearekin.
Ikasturte honetan, Josu Vazquez eta Iker Tainta izan dituzte monitore Lesakako pilota eskolan.