Urtero bezala, San Fermin besten aitzineko asteburua mugitua izanen da aurten ere Lesakan. Zehazki, larunbat arratsalde honetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Arratsaldeko 3:30ean Ilasmendin Plater Tiroketa Lehiaketa eginen da, Pagolleta Ehiza Elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 4etan, haurren pilota erakustaldia izanen da frontoian, Arkupe Pilotazale Elkarteak antolatuta.
Ez da ahantzi behar eguerdiko 12:00etan Memorias de guerra liburuaren aurkezpena ere eginen dela Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Gogoratu behar da leku berean, Bidasoaldeko artisten erakusketa ikusteko azken asteburua izanen dela.