.jpg)
Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak, haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu eta aurtengoan seigarren edizioa bete du. Alaine Agirrek idatzitako Letra txarra daukat, eta zer? ipuin labur argitaragabea ilustratu behar zuten. C mailan, Berako Labiaga Ikastolako Inhar Aranberri Rozasek egindako marrazkiak lehen saria irabazi zuen.