Emakumeen aurkako indarkeria kasuak saihesteko kontzientziazio kanpaina egiteko eta horietakoren bat gertatu balitz salatzeko eta informazio zuzena eskaintzeko lila puntua jarriko du bigarren urtez Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Berdintasun Alorraren bidez, Lesakako Sanferminetako asteburuan, ortziralean eta larunbatean. Baina zerbitzu hori eskaintzeko oraindik boluntarioak behar dituzte.
Zehazki, uztailaren 4an, ortziral goizaldeko 4etatik 7etara pertsona bakarrak eman du izena eta larunbatean, uztailarren 5eko goizaldeko 4etatik 7etara txanda osoa libre dago. Interesatuek 948 635 036 telefonora deitu edo ssb@lesaka.net helbide elektronikora idatzi behar dute.
Berrikuntza moduan, droga eta sexualitateari buruzko informazioa ere emanen dute sanferminetako stand-ean. Mankomunitatearen asmoa, ortziralean drogen azterketarako furgoneta bat jartzea da, eta drogen arriskuen inguruko informazioa ematea. Sexualitateari dagokionez, babesik gabeko sexu harremanen arriskuaz informatuko dute eta horretarako diptikoak eta kondoiak banatuko dituzte.