2014-15 ikasturterako Haur Hezkuntzarako laguntzaile lanpostuaren lan eskaintza egin du Lesakako Tantirumairu ikastolak. Hautagai izateko behar den dokumentazioa ekainaren 23a baino lehen bidali beharko da ikastetxera eta ekainaren 24an komunikatuko zaie hautagaiei elkarrizketa egiteko data.
Haur Hezkuntzako Goi-zikloko modulua edo magisteritza eta EGA edo euskarazko C1 maila ikasketak eskatzen zaizkie hautagaiei. Horretaz gain, esperientzia eta bertze titulazioak ikastetxeak dituen baremoen arabera neurtuak izanen dira. Lan baldintzei dagokienez, ikasturterako lan kontratua izanen da lanaldi partzialerako, astean 18 ordu goizez.
Curriculum vitae eta agiriak korreoz, eskuz edo mailez bidali behar dtura helbide honetara:
Tantirumairu ikastola
Arretxea 13, 31770 Lesaka (Nafarroa)
tantirumairu@ikastola.net