Ekainaren 19an, ortzegun arratsaldeko 7:30ean Mujeres del monte Ararat dokumentala eskainiko da Beralandetan eta gero mahaingurua eginen da. Emakumeak Kurdistango gerrilan izanen dute hizpide eta kurdoen ordezkaria bertan izanen da.
2004an Erwand Briand-ek zuzendutako filma gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko da.
Dokumental honek emakume kurdu talde baten bizipenak jorratzen ditu; emakume hauek euren bizitza eta euren jendearen patua aldatzen saiatuko dira. Turkian 15 urteko borroka armatuaren ondotik, gerrilla kurdua Irakeko iparraldeko mendietara bazterrarazi dute eta emakumeak, 1996z geroztik, gerrillaren parte dira, gizonen gerrillaren erabat independenteak, talde ttiki autonomo eta independenteetan antolatuak (“mangak” deritzonak), gehienez ere 6 lagunez osatuak. Emakume hauek hainbat zapaltzaileri egin behar diote aurre: Turkia, 12 milioi kurduei autonomia politikoa ukatzen diena, Irakeko armada eta Kurdistango Abertzaleen Batasuna, emakumeak jabetza soilaz hartzen dituztenak. Emakume gerrillariek dokumental honetan euren mina eta apalkuntza deskribatzen dute eta nola honek borroka armatuan parte hartzera eraman zituen.
Emakumea eta gizona euskal dantzetan
Oier Araolaza antropologo eta dantzariak, berriz, Emakumea eta gizona euskal dantzetan solasaldia eskainiko du ekainaren 20an, 20:00etan Beralandetan.