Lesakako Musika Bandaren Rock kontzertua frontoiaren gibeleko aparkalekuan izanen da azkenean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 18a

Joan den urtean Eskol Ttikiko gibelaldean egin zuten kontzertua ere arrakastatsua izan zen. Artxiboko argazkia

Ortziral arratseko 10etan hasiko den emanaldiko irabazi guziak ANFASendako izanen dira

Urtero bezala, aurten ere Lesakako Musika Bandak kontzertu berezi bat emanen du San Ferminak hasi baino egun batzuk lehenago. Aurten, ekainaren 20an izanen da, ortziral arratseko 10etan, RockBand izenburupean. Hasiera batean, iaz bezala, Eskolttikiren gibeleko aldeko aparkalekuan eskaintzea zen asmoa, baina hainbertze sarrera saldu direnez, toki gehiago izateko frontoiaren gibeleko aparkalekuan izanen da azkenean.

Urtero bezala, aurten ere Lesakako Musika Bandak kontzertu berezi bat emanen du San Ferminak hasi baino egun batzuk lehenago. Aurten, ekainaren 20an izanen da, ortziral arratseko 10etan, RockBand izenburupean. Hasiera batean, iaz ez bezala, Eskolttikiren gibeleko aldeko aparkalekuan eskaintzea zen asmoa, baina hainbertze sarrera saldu direnez, toki gehiago izateko frontoiaren gibeleko aparkalekuan izanen da azkenean.

Queen, Michael Jackson, Europe, AC/DC, Miguel Rios, Blues Brothers, Nino Bravo, Barricada. Elvis Presley, Abba edo La Oreja de Van Gogh taldeen bertsioak eginen dituzte musika bandakoek eta rock taldeetan aritu diren eta ari diren herritarren kolaborazioak ere izanen dituzte.

Sarrerak 3 eurotan salgai daude oraindik Koxkila, Zialdo. Berako Xuga eta Errekalde, Etxalarko Herriko Ostatuan, Igantziko La Villan eta Arantzako Burladan eta lortzen den diru guztia ANFASendako izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun