Lesakako Musika Bandak Rock kontzertu bikaina eskaini du ANFASen alde

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 23a

ANFASekoak ere animatu ziren kantatzera. Juanjo Guerrero

Mila lagun baino gehiagok gozatu zuten emanaldiaz

RockBand izenburupean, rock kontzertu bikaina eskaini zuen ekainaren 20an, ortziral arratsean Lesakako Musika Bandak. Txartelen salmentak ikusita EskolTtikiren gibeleko aldea tokiz eskas geldituko zela eta, azkenean frontoiaren gibeleko aparkalekuan eskaini zuten ANFASen aldeko emanaldia eta mila lagun baino gehiago sartu ziren aditzera. Ikusi argazkiak

Queen, Michael Jackson, Europe, AC/DC, Miguel Rios, Blues Brothers, Nino Bravo, Barricada. Elvis Presley, Abba edo La Oreja de Van Gogh taldeen bertsioak egin zituzten musika bandakoek eta abesbatzan edo rock taldeetan aritu diren eta ari diren herritarren kolaborazioak ere izan zituzten. Erraterako, Kankako Jabier Fagoagak Barricadako El Drogasena egin zuen edo Vicente Apeztegiak Nino Bravorena, Estitxu Pinatxo eta Ainara Roda ere aritu ziren kantari eta ANFASeko langile, laguntzaile, guraso eta neska-mutilek ere, kantura eta dantza atera ziren.

Baina izan ziren Europeko kantariarena edo Queeneko Fredy Mercuryrena, AC/DCko Brian Johnsonena eta bertze hainbat kantarirena ere bikain egin zutenak ere. Musikarien artean ere, bandakoekin batera gitarra eta baxua jotzen aritu ziren Beñardo Iantzi, Joseba San Sebastian eta bertze batzuk ere. Emanaldi bikaina, hasieratik bukaerara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun