Pasa den ortziralean, ekainaren 13an, Toki Ona Institutuak Ekitaldi Akademiko berezi bat antolatu zuen ikasturte honetan ikasketak bukatu dituzten ikasleei orlak banatzeko. Ekitaldi honetako protagonistak hauek izan ziren: Lanbide Heziketako 20 ikasle eta batxilergoko 48 ikasle. Ekitaldia Berako Kultur etxean ospatu zen, bertan ikasleak gurasoak, irakasleak, Institutuko langileak eta Bortzirietako Udaletxeetako ordezkari batzuk bildu ziren.
Elizondoko Abesbatza ttikiaren, Maitetxu Merino, Aitziber Irazoki eta Jokin Pinatxoren musika kantuen eta DBHko ikasleen koreografiaren artean, zuzendaritzaren, irakasleen, gurasoen eta ikasleen agurrak jaso zituzten aurten Beratik aterako diren ikasleek, orlak jaso ondotik. Ondotik, luntxa izan zen denendako.