365 mendizalek parte hartu zuten Lesakako XII. Mendi Itzulian

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 17a

Inguru ikusgarrietan barna ibili ziren Lesakako Itzulia egin zuten mendizaleek. Pako Sanchez

Igandeko eguraldi bikaina aprobetxatuz, 23 eta 32 kilometroko ibilbideak osatu zituzten

365 mendizale bildu zituen igandean Beti Gazte elkarteak hamabigarren urtez antolatutako Lesakako Mendi Itzuliak. Eguraldi bikaina lagun, batzuk 23 kilometroko ibilbide laburrena egin zuten eta gainerakoek 32 kilometroko luzeena.

365 mendizale bildu zituen igandean Beti Gazte elkarteak hamabigarren urtez antolatutako Lesakako Mendi Itzuliak. Eguraldi bikaina lagun, batzuk 23 kilometroko ibilbide laburrena egin zuten eta gainerakoek 32 kilometroko luzeena.

Irteeran txalaparta doinuak izan zituzten lagun, baita kaxko batzuetan ere. Ibilbide laburra egin zutenek plazatik abiatu eta Nabazen barna Agiñara igo ziren, Domiko, Burnaiztegi, Pagolleta, Apittu eta Sastrinen barna, berriz ere plazan helmugaratzeko, 1.300 metroko desnibelarekin.

Ibilbide luzekoek ere bide berdintsua egin zuten, baina Apittutik Sastrinen barna jautsi beharrean, oraindik ere Unanue, Igantziko Kopara eta Frainera igo behar izan zuten mendizaleek, herrira jautsi aitzin, 1.800 metroko desnibela pilatuz.

Beti Gazte elkarteak eskerrak eman nahi dizkie mendi itzuliaren antolaketan lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun