Sanferminetako peñen eguna antolatu du Bortzirietako Gorriak taldeak ekainaren 21erako

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 17a

Herriko bestetatik kanpo elkartu nahi izan dituzte Lesakako Sanferminetako peñak. Artxiboko argazkia

Harriondoa Kultur Etxearen atarian edo frontoian eginen dira ekitaldiak, eguraldiaren arabera

Oraindik bizpahiru aste falta dira Sanferminetarako, baina Sanferminetako peñen eguna antolatu du Bortzirietako Gorriak Osasunazaleen taldeak ekainaren 21erako.

Oraindik bizpahiru aste falta dira Sanferminetarako, baina Sanferminetako peñen eguna antolatu du Bortzirietako Gorriak Osasunazaleen taldeak ekainaren 21erako.

Eguraldiaren arabera, Harriondoa Kultur Etxearen atarian edo beheko frontoian eginen dira ekitaldiak. Larunbat goizeko 11:30ean hasiko dira ekitaldiak. 12:00etan paella txapelketa hasiko da eta triki-poteoa ere eginen da. 14:30ean paellaren sari banaketa eginen da eta bazkaria. Bazkarirako txartelak Koxkila ostatuan salgai daude, 5 eurotan.

Bazkalondoan, 17:30 aldera jokuak eginen dira eta gero plazara kalejiran joanen dira. 21:00etan kontzertuak izanen dira plazan. Tartean, Kanka taldea berriz aditzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun