Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXI. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 13an. Giroa berotzeko, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Estitxu Arozenaren gidaritzapean eta Oskar Estangak bere kantuekin eta bertsoekin saioa alaitu zuen eta sariak banatu zituen. Aurten, Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera, Irain eskolakoek ere lehiaketan parte hartu dutenez, hauek ere hurbildu dira sari banaketara.
Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Maitane Erkizia Arburua, bigarren mailan Lexuri Arotzena Portu, hirugarren mailan Garazi Ubiria Garmendia, laugarren mailan Orti Arotzena Portu, bosgarren mailan Izaro Iparragirre Irigoien eta seigarren mailan, Uxue Urroz Oiarzabal lortu du saria eta Irati Iriarte Altzugaraik aipamena.
Ilustrazio lehiaketan, Hamelingo Txirulariaren ipuinerako ilustrazioak marraztu behar zituzten. Maila guzietan, lehenbiziko saria eta aipamena izan dira: lehen mailan Fermin Bertiz (lehen saria) eta Nahia Pumar Iturrioz (aipamena), bigarren mailan Angie Olabe Zapirain (saria) eta Naiara Ubiria Sunsundegi (aipamena), hirugarren mailan Imanol Mesa Garmendia (saria) eta Oihana Arruti Terreros (aipamena), laugarren mailan Naroa Garbisu Etxabide (saria) eta Sara Txoperena Lacar (aipamena), bosgarren mailan Manex Ramos Zumalde (saria) eta Ane Ordoki Telletxea (aipamena) eta seigarren mailan Garazi Migeltorena Mitxelena (saria) eta Zuriñe Erkizia Conde (aipamena).
Sariak banatu ondotik ere bertso batzuk kantatu zituen Oskar Estangak.