Hirigintza Planaren berri emateko bilera deitu du Igantziko Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 16a

Frontoia estaltzeko dagoen plana ere ikusi ahal izanen da ekainaren 17ko bilera berean

Hirigintza Plana jendeari azaldu eta dituen zalantzak argitzeko bilera bat deitu du Igantziko Udalak ekainaren 17an, astearte arratsaldeko 8etan Udaletxean. Bilera honetan Hirigintza Plana orokorrean azalduko dute: ideia orokorrak, aurreikuspenak, asmoak eta datozen urteetarako herriaren hazkundea nolakoa izanen den.

Bilerara hurbiltzen direnek zalantzak eta proposamenak egin ahal izanen dituzte, partikularren arazoak moldatzeko ezin direla izan argi izaki, honetarako norberak alegazioak aurkeztu behar ditu eta. Plana moldatu liteke oraindik eta horretarako guztien laguntza behar da. Bileran frontoia estaltzeko dagoen planaz ere solastuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun