Asier Apezetxeak Urdazubiko kontrabandisten lasterketa irabazi du

Nerea ALTZURI 2014ko ekainaren 12a

Imanol Lukanbio seigarren sailkatu da

Asier Apezetxea lasterkalaria zoriondu beharrean gara. Joan den maiatzaren 31n, Urdazubiko bestetan errotua den Kontrabandisten Mendi Lasterketa egin zen. Ia 16 kilometro ditu probak eta aldi honetan, Asier Apezetxeak garaipena lortu zuen eta hala, 250 euro eta oroigarria jaso zituen. Bortz minutu geroxeago, Imanol Lukanbio ailegatu zen helmugara, seigarren postuan. Biek ala biek, sasoian daudela erakutsi dute!
Kirol modalitate ez­berdinetan zaletasun haundia dago herrian eta tartean, mendi laster­ketetan ere taldetxo bat ari da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun