Mendi bizikleta eskola lanean hasia da Irrisarri Land-en

Joxean ORTEGA 2014ko ekainaren 12a

Mendi bizikletaren erabilera sustatu eta indartzeko asmoarekin, mendi bizikleta eskola lanean hasia da Irrisarri Land Abentura Parkean. Estatu osoan, freeride eta enduro klaseak ematen dituen lehena da gainera. Hegoi Ado, Irrisa­rri Landeko jardueren arduradunak aipatu duenez, «udan ikastaroak eta txapelketak eginen ditugu, baita Dirt Jump edo jauzi erakustaldiak ere. Uda ondotik Enduroko Nafarroako Openeko proba bat eta Dirt Jumpeko Espainiako Openeko bertze proba bat antolatu nahi ditugu, eta irailean eta urrian, mendi bizikleta eskolako kirola bezala sartu nahi dugu ikastetxetan». Bartzelona eta Madrilen gisa honetako eskola gehiago badaude ere, inguru honetako lehenbizikoa izanen da Igantzikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun