Igerilekuen irekiera ekainaren 14an izanen da. Bonuak salgai daude eta hauek dira prezioak: uda osorako 40 euro ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko herritarrek eta 65 kanpotarrek; 11 eta 18 urte artekoek 28 euro eta 43 euro eta 4-10 urte artekoek 18 eta 29 euro. Egun bateko sarrera 6 eurokoa izanen da 18tik goitikoentzat, 4 euro 11-18 urtekoentzat eta 3 euro 4-10 urtekoentzat. 15 lagunetik goitiko taldeek prezio bereziak izanen dituzte eta familia ugariek %20ko deskontua izanen dute.