Aurreko alean aipatu bezala Udalak Hirigintza Plana jendeari azaldu eta dituen zalantzak argitzeko bilera bat deitu du, ekainaren 17an arratsaldeko 8tan Udaletxean. Bilera honetan Hirigintza Plana orokorrean azalduko dute: ideia orokorrak, aurreikuspenak, asmoak eta datozen urteetarako herriaren hazkundea nolakoa izanen den. Bilerara hurbiltzen direnek zalantzak eta proposamenak egin ahal izanen dituzte, partikularren arazoak moldatzeko ezin direla izan argi izaki, honetarako norberak alegazioak aurkeztu behar ditu eta. Plana moldatu liteke oraindik eta horretarako guztien laguntza behar da. Bileran frontoia estaltzeko dagoen planaz ere solastuko dute.