Ekainaren 1ean, Altxata elkarteak antolatutako XXII. gasna lehiaketa ospatu zen. 18 gasna aurkeztu ziren lehiaketara eta Lekarozko Kortariko Bordako Julen Arburuak irabazi zuen lehen saria (120 euro). Bigarren eta hirugarren sariak Arantzara joan ziren, Simonenbordara eta Serorenbordara.
Etxalarkoen artean berriz, lehenengo saria (50 euro) Ursuako Jorge Arizaletak eskuratu zuen eta bigarrena (30 euro) Intxeko Josetxo Ariztegik. Honez gain, I. Goxo topaketa egin zen. 11 gasna tarta aurkeztu ziren eta guzien artean lote bat zozketatu zen. Hau Andutzeko Maitexari tokatu zitzaion.