Haurraren Eguna bi egunez ospatuko dute

Irune eta Itsaso 2014ko ekainaren 12a

Haurraren Eguna ekainaren 13 eta 15ean ospatuko dute eta egitarau zabala prestatu dute bi egunetarako. 
 
Ortziralean 11:15ean eskolako ateak irekiko dituzte. Ikasleek kon­tzertu ttiki bat eskainiko dute eta ondoren lanak ikusteko aukera izanen da.  Igandean 10:30ean berriz ere eskolako ateak irekiko dira . 12:15ean plazan ipuin topaketa izanen da trikitilariek alaitua. Bertan, gela bakoi­tzeko ikasleek ipuin bat ozenki irakurriko dute eta parte hartzaile bakoi­tzari liburu bat emanen zaio oroigarri gisa. 13:30ean guraso elkarteak antolatutako bazkaria izanen da eta bazkalondoan udalaren eskutik ipuin kontalaria.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun