Lesakako XII. Mendi Itzuliak 32 eta 23 kilometroko ibilbideak izanen ditu aukeran

Aitor AROTZENA 2014ko ekainaren 12a

Lesakako Mendi Itzu­lia hamabigarren urtez antolatu du Beti Gazte elkarteak, Udalaren laguntzaz. Ekainaren 15ean, igande goizeko 7:00etatik 7:30era abiatuko dira mendizaleak eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Laburrena, 23 kilometro luze eta 1.300 metro desnibela duena, plazatik abiatu eta Nabazen barna Agiñara igoko da, Domiko, Burnaiztegi, Pagolleta, Apittu eta Sastrinen barna, berriz ere plazan helmugaratzeko. Luzeenak, 32 kilome­tro luze eta 1.800 me­tro desnibela duenak, ibilbide beretsua izanen du, baina Apittutik Sastrinen barna jautsi beharrean, oraindik ere Unanue, Igantziko Kopara eta Frainera igo beharko dute mendizaleek, he­rrira jautsi ai­tzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun