Bidasoaldeko arte eta artisautza azoka arrakastatsua

Aitor AROTZENA 2014ko ekainaren 12a

Aitor Arotzena

Gure artea gure artean goiburupean Bidasoa aldeko arte eta artisautzaren lehen azoka egin da maiatzaren 31n, Bihotzkada Kolektiboak antolatuta. Eskulangileen lanak karrikaz karrika hedatu ziren eta artistenak berriz, Harriondoa Kultur Etxean eta Kolektiboko kideek margotu eta egokitutako konbentuan. Hainbat ekitaldi egin ziren egun osoan. Harriondoako erakusketa ekainaren 19ra bitarte egonen da zabalik. Ortzegun eta ortziraletan, 18:00etatik 21:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun