Musika Bandak Rock kontzertua eskainiko du

Aitor AROTZENA 2014ko ekainaren 12a

Urtero bezala, aurten ere Lesakako Musika Bandak kontzertu bat emanen du San Ferminak hasi baino egun batzuk lehenago. Aurten, ekainaren 20an izanen da, ortziral arratseko 10etan Eskol Ttikiko gibelaldeko aparkalekuan, RockBand izenburupean. Izan ere, Queen, Michael Jackson, Europe, AC/DC, Miguel Rios, Blues Bro­thers, Nino Bravo, Ba­rricada. Elvis Presley, Abba edo La Oreja de Van Gogh taldeen ber­tsioak eginen dituzte.
 
Sarrerak 3 eurotan Koxkila, Zialdo, Xuga, Errekalde, Herriko Ostatua Etxalar, La Villa eta Burladan daude salgai. Ateratako etekinak, Anfas elkartera joango dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun