San Juan bezperan hainbat ekitaldi prestatu dituzte

AItor AROTZENA 2014ko ekainaren 12a

Euskaraz bizi goiburupean gurasoengan eragin nahi dute bereziki

Bertze urteetan bezala aurten ere Lesakan Euskaraz Bizi eguna antolatzen ari da Euskara Batzordea, ekainaren 23an San Juan bezperarekin bat eginez. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izan ohi da eta horretarako urtero herritar mul­tzo ezberdinei zuzen­tzen zaio mezua. Aurtengoari dagokionez Lesakako gurasoetan eragin nahi dute; izan ere, euskararen erabilera neurtzen dituzten kale neurketa ezberdinek, gainbeherazko norabidea erakutsi baitute he­rritar multzo honetan.

Horretarako gurasoengana zuzendu nahi izan dute, eta Guraso Elkarteen bidez egitea erabaki dute. 

Egitarauari dagokionez, muralak egin eta parke, ikastola, eskola in­guruetan jarriko dituzte. Bortzirietako Ber­tso eskolak saio an­tzeztua eskainiko du eta Euskararen fruitu go­xoak jolasean aritzeko aukera izanen da, guraso batek eta haur batek osatutako bikotetan. Lehenagotik izena eman beharko da. Euskara Batzordearen ekitaldia eta manifestuaren irakurketaren ondotik, sua piztuko da. Afari autogestionatua izanen da plaza inguruan eta dantzaldia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun