Guztiok elkartearen aldeko jaialdi arrakastatsua

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Utzitako argazkiak

Abesbatzaren ekimenez, Guztiok Guraso Elkartearen aldeko elkartasun jaialdia egin zen maiatzaren 31n. Euriaren beldur, Altzateko plazan egin ordez Altzateko frontoian egin zen musika eta dantza uztartu zituen emanaldia. Jendetza bildu zen bertara, elkartasuna adierazi bidenabarkoan ikuskizun bikainaz gozatzeko. Guztiok Elkarteak aurkezpena egin zuen eta Gure Txokoako dantza­riek, Irungo Carlos Zapiain areto dantza eskolako kideek, Abesbatzak, Musika Bandak, Pe­ttik eta Mugaldekoak taldeko Raul Garcia eta Beñardo Goietxek eta Igantzi, Doneztebe, Lesaka eta Berako jubilatuen abesbatzek parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun