Berako Oihuarako lanak

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Urteroko moduan, besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu dute Kultur Batzordetik. Hauek aurkezteko epea ekainaren 27a bitarte izanen da.
 
Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net helbidera bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Kultur etxera eraman. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun