Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldien baitan Txistularien Eguna ospatuko da ekainaren 15ean. Igande goizeko 11etatik aitzinera kalejira eginen dute Altzaten barna. 12:30ean erraldoiekin batera ibiliko dira txistulariak eta akabatzeko Itzea aitzinean joko dute.